Bilaketa

Zure bilaketa zein hizkuntzatan egin nahi duzun zehazteko, bilaketa-laukiaren gainean dauden hizkuntzetako bat hautatu beharko duzu: euskara edo gaztelania.

Ondoren, idatzi aurkitu nahi duzun hitza, terminoa edo esapidea bilagaiaren laukian; bestela, idatzi karaktere bat zein karaktere-segida bat. Idatziz joan ahala, halako hitzez, karakterez edo karaktere-multzoz hasten diren sarrera guztiak bistaratuko dira. Sakatu tekla edo irudiaren gainean klik egin, bestela, hautatu nahi duzun hitza zerrendatik.

Emaitzak

Bilatutako terminoa goian agertuko da eta terminoari dagozkion kontzeptuak zenbakiturik daude.

  • Erabilera-oharra (letra-kolore argiagoan eta dagokion kasuan)
  • Sin. laburduraren ondoren, terminoaren sinonimoak
  • Ondoren, beste hizkuntzetako ordainak, nazioarteko hizkuntza-laburdura aurrean dutela: gaztelania (es) eta euskara (eu)
  • Irudia (dagokion kasuan).
  •  : hitzari buruzko iruzkina bidaltzeko aukera ematen du
  •  : hitza Twitter bidez partekatzeko botoia
  •  : hitza Facebook bidez partekatzeko botoia

Sistemak bilaketa-laukian idatzi duzuna hiztegian aurkitzen ez duenean, mezu hau bistaratzen du informazio-atalean: 'Bilatu duzun hitza ez dago hiztegian. Nahi baduzu, hiztegian sartzeko proposamena bidal dezakezu'. Proposamena jartzen duen tokian sakatuz, termino hori hiztegiratzeko proposamena bidali daiteke.

Bilaketa-laukian sartzen den hitz oro, zuzenean, beste hiztegi hauetan bilatzeko aukera izango duzu: Elhuyar Hiztegietan, Elhuyarren Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoan eta EuskalTermen. Ezkerreko zutabean agertzen diren loturetan klik egin eta aukeratutako hiztegian idatzitako terminoaren bilaketa egingo du.

Atzera egiteko edo aurreko leihora itzultzeko, nabigazio-leihoko geziaren gainean klik egin behar duzu.