ZURGINTZA HIZTEGIA

Carlos Belaunzaranek urteetan zehar osatutako Zurgintzarako Hiztegi Irudiduna – Glosario Ilustrado de Carpintería lanean oinarritutako hiztegia da hemen kontsultagai dagoena. Egitasmo hau Arotzgi Gipuzkoako Arotz Taldearen eta Laneki Elkartearen elkarlanari esker gauzatu da.

Hiztegi honetan zurgintza-arloko 3.783 kontzeptu inguru biltzen dira: euskarazko 4.976 termino eta gaztelaniazko 4.841, horietatik 1.156 irudidunak dira.

Ekimen hau Arotzgi Gipuzkoako Arotz Taldeak eta Laneki elkarteak sortu eta kudeatuko dute, baina era berean gizarteari zurgintzarekin lotutako edozein ekarpen egiteko aukera emango dio. Interneten Euskal Herriko zurgintzaren erreferentea bihurtzeko bokazioa du.

Horrela, Interneteko atari honen bidez, zurgintza sektorearen alor guztietako terminologiaren bilketa, antolaketa eta kudeaketa-lana egingo dugu eta hori guztia edonorentzat era erabilgarrian aurkezteko leihoa sortu dugu.